Gobierno Vasco

GU BERTSOLARI

4.C taldeak asmatutako bertsoak

  • 2011/2012 |

 Doinua: Maritxu nora zoaz

Gaia: Eskola

Eskolan hoberena

beti patioa

nire laguna beti

hortik badijoa.

Txirrina eta gero

korrika gelara

eta landuko degu

mate_edo euskara.

(Sara eta Asier)

 

Gaia: Patioa

Patioan gustora

denekin jolasten

euria dagonean

frontoiaz babesten.

Parkean jarri dute

orain lur berria

primeran gelditu da

kolorez jarria.

 (Lucia A. eta Jon)

Patioan guztiok

beti jolasean

beti ondo pasatzen

gure barrenean.

Jolastu eta gero

jangelako_ordua

bukatu eta gero

patioko jokua.

(Iñaki eta Nahia)

Gaia: Kirola

Txirrina jo ta gero

patiora jaitsi

baloi bat hartu eta

futbolean hasi.

Jokalariak hartuz

borroketan gaude

ni beti egiten naiz

baloiaren jabe.

   (Sandra eta Ane)

Kirola gustatzen zait

gehiena futbola

ta nik hiru urtekin

sartu nuen gola.

Saskibaloia ere

da oso polita

kirol eder guztiek

daukate pilota.

        (Andoni eta Alba)

Gaia: Futbola

Patioan onena

niretzat futbola

irabazi ta gero

denok sartu gola.

Beti jangela_orduan

jolasteko hobe

futbolean guztiok

gera oso trebe.

   (Unai, Josu eta Maider)

Doinua: Triste bizi naiz eta

Gaia: Nire urtebetetzea

Gure_urtebetetzean

opari ugari

ta hamar urterekin

gaude gu urduri

festa bat egingo dut

ta aspertu gabe

lagunak etortzea

pasatzeko hobe!

(Maialen eta June)

Gaia: Lagunak

Pozik bizi naiz eta

lagunekin hobe

mutilekin daukagu

hainbat atsekabe

neskekin jolastea

guk nahi degu ere

mutilak beti dira

futbolean trebe.

       (Uxue eta Luxia)

    Gaia: Kirola

Eskolan futbolean

gu onenak gara

ta_erabili behar da

gehiago euskara

pilotan oso trebe

gera denok ere

lagunekin jolasten

beti pozik gaude.

(Jorge eta Odei)

Gaia: Olinpiadak

Olinpiadetan beti

oso_ondo gaude gu

ta urrezko domina

eduki nahi dugu

olinpiadetan denok

goazen jolastera

ta zaku lasterketan

ondo pasatzera.

(Mikel eta Lucia W.)

Gaia: Patioa

Patioan ahal degu

euskaraz jolastu

ta lagunekin beti

oso_ondo pasatu

ezkutaketan edo

korrika_harrapatu

patioko denbora

behar da luzatu!

(Sara eta Asier)

Gaia: Gela

Eskolan beti_ aspertzen

ta lanak egiten

arbelean idazten

eta guk ikusten

koadernoan kopiatzen

ta besteei_entzuten

etxeko lanak beti

etxera_eramaten.

       (Lucia A. eta Jon)

Doinua: Orioko balearena 

  Gaia: Kirola

Niri gustatzen zait bai

kirola gehiena

saskibaloian beti

ni naiz trebeena

futbolean mutil bat

beti tontuena

ta saskibaloia da

neskentzat onena.

(Iñaki eta Nahia)         

Gaia: Eskola

Eskola txarrena da

jangela ordutan

eskolako onena

kirola patiotan

kikinbolean pozik

jolasten askotan

ta nik irabazten dut

edozein modutan.

 (Sandra eta Ane)

Gaia: Lagunak

Lagunekin eskolan

primeran pasatzen

eskolan beti gaude

besteei laguntzen

nire lagun guztiak

dira dibertitzen

jolastu eta gero

klasera igotzen.

      (Andoni eta Alba)

Gaia: Soinketa

Korrikan hasten gara

Gontzalekin ere

beti denok azkarrak

gu sasoian gaude

eskolako lagunak

dira oso trebe

soinketan oso pozik

gaude askoz hobe!

  (Una D., Josu eta Maider)

Gaia: Antzerkia

Gelan egiten degu

gustora antzerki

aktuazio egunean

hainbeste argazki

gu eszenatokian

ez gaude lotsati

ta gure amak beti

bultzatzen atetik!

     (Maialen eta June)

Gaia: Zuhaizti

Urte asko Zuhaiztin

gu ahaleginean

denok ondo pasatzen

dugu hor lanean

Zuhaizti egongo da

beti bihotzean

Zuhaizti hor gordeta

gure altxorrean!          

(Uxue eta Luxia)

© CEP Zuhaizti LHI
Telefono: 943320413 | Fax: 943291255 | zuhaizti@zuhaizti.net