Gobierno Vasco

GU BERTSOLARI

3.B taldean asmatutako koplak

  • 2011/2012 |

Doinua: Elurra teilatuan

Elurra teilatuan

zakua lepuan…

   Gaia: Oporrak

Martxoa eta gero

oporrak ditugu

bueltan etxeko lana

berriro badugu.

(Erika eta Ander)

Eskola bukatuta

ditugu oporrak

agur etxeko lanak

horiek bai gogorrak.

 (Ane eta Alina)

Oporretan jolasten

nire lagunekin

parkera joatea

ta_euskaraz hitz egin.

 (Marta eta Malen)

Ekainak hogeita bi

azken eguna da

lagunekin parkera

pozik joango gara.

     (Nicolas C. eta Ekain)

Udarako oporrak

badira_ekainean

eskolara berriro

denok irailean.

(Araitz eta Saioa)

   Gaia: Etxeko lana

Beti eskatzen degu

etxeko lan gutxi

kirol gehio_egiteko

guri denbora_utzi.

(Imanol eta Maria)

Rau, rau, rau, rakataplau

hau dek umorea…

------------------------------------

Doinua:Hizkuntzak asko dira

Hizkuntzak asko dira

mundu zabalean…

Gaia: Kirolak

Gontzalekin poz-pozik

kirolak ugari (bis)

handitzen geranean

izan futbolari. (ai,oi,ai...)

(Unai eta Eneko)

Gaia: Lagunak

Lagunekin poz-pozik

beti jolastera (bis)

baina beste batzutan

haserretzen gera. (ai,oi,ai…)             

(Denis eta Markel)

       

Gaia: Eskola

Zuhaizti_eskolan beti

primeran pasatzen (bis)

eta bertsoak beti

oso_ondo entzuten.(ai,oi,ai…)

(Lara eta Hodei)

Andereño guztiak

dira_oso zorrotzak (bis)

ta jartzen dizkigute

kontrolak bikoitzak.(ai,oi,ai..)

(Sandro eta Nikolas G.)                

Onena_andereñokin

matematika da (bis)

kontrol asko jarrita

gu saiatzen gara. (ai,oi,ai…)

(Erlantz eta Ixchel)

Soinketa egiteko

onena da_eskola (bis)

ez zaigu ba gustatzen

eitea kontrola.(ai,oi,ai)

(Gorka eta Nahia)

------------------------------------

Doinua:Bertsuak jarri dizkat 

Gaia: Kirola

Asko gustatzen zaigu

kirol ta soinketa

eta nekatzen gara

izerdiz beteta

eta kirola beti

onena da eta!   (Erika eta Ander)

 

Gaia: Lagunak

Lagunekin poz-pozik

jolasten pilotan

denok ibiltzen gera

izerdi patsetan

lagunak gehienetan

dabiltza brometan. (Ane eta Alina)

 

Gaia: Hondartza

Asko gustatzen zaigu

hondartza onena

pantxo-pantxo etzanda

hartuta_atsedena

hondartzan zoragarri!

ederra da dena!  (Marta eta Malen)

 

Gaia: Eskola

Asko gustatzen zaigu

agian gehiena

lan egitera gatoz

hori da lehena

  Gontzalekin soinketa

  polita da dena.  (Nicolas eta Ekain)      

Gaia: Eskola

Andereñoak beti

dira hain zorrotzak

beti jartzen dituzte

kontrola bikoitzak

orain datoz oporrak

alaitu bihotzak! (Araitz eta Saioa)

 

Gaia: Lagunak

Eskolako lagunak

beti oso pozik

elkarrekin bagoaz

badugu gogorik

ta jolastu nahi dugu

gehiago oraindik.(Imanol eta Maria)

              

Lagunekin poz-pozik

lagunak ugari

guztiekin gustora

beti jostalari

denekin jolastea

  gustatzen zait neri. (Unai eta Eneko)

 

Gaia: Kirola

Asko gustatzen zaigu

agian gehiena

futbolean jolastu

saskian hurrena

ta_eskupilotan ere

gustatzen zait dena.(Denis eta Markel)                   

 

Gaia: Oporrak

Oporrak gertu daude

atsedena hartu

agur etxeko lanak

eskiak prestatu

eta ondo pasatzen

guztiok saiatu!    (Lara eta Hodei)

 

Gaia: Lagunak

Hemen Zuhaizti_eskolan

lagunekin pozik

oso ondo klasean

ta patio zabalik

ta bertsoak idazten

guztiok isilik. (Sandro eta Nikolas)                

 

Orain denon artean

euskeraz abestu

eta gero gustora

patioan jolastu

lagunekin poz-pozik

oso_ondo pasatu.

(Erlantz eta Ixchel)
© CEP Zuhaizti LHI
Telefono: 943320413 | Fax: 943291255 | zuhaizti@zuhaizti.net